Albiztuko eskolan, gurasoekin indarkeria jasaten duten adineko emakumeen testigantza errealen bideoa aztertu. Haurrekin, indarkeria eta gazteak, Egunon printzesa bideoa aztertuko dute.
Ahozko biolentzia lanketa Tximeletaren belarriak ipuinarekin irainak eta balio positiboak landuz.
Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde lelopean, elkarretaratzea.
Indarkeria matxistaren aurka gaitasun sozialistak antolatu. Itaiak antolatuta mobilizazioa.
Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna. Irurako emakume taldeak deituta.
Galtzaundi euskara taldeak antolatuta, Lan-mundua euskalduntzea bada garaia hitzaldia. Aldez aurretik, doako sarrerak eskuratu beharko dira. Elhuyar Aholkularitzako Maddi Etxebarriak emango du saioa eta lan munduan euskarak duen lekuaz eta egin ditzakeen aurrerapausoez hitz egingo du. Doako sarrerak Tolosako Kultur Etxean eta Galtzaundiren egoitzan eskuratu daitezke. Prensentzialki eskuratu ezin dutenek, telefonoz deitu dezakete Galtzaundira: 943 655 004.
Kaleratze zaratatsua emakumeen kontrako indarkeria salatzeko frontoi aurrean. Bakoitzak zerbait morea eta zarata egiteko gailua eramatea eskatu dute. Matraka elkarteak oihal more handian antifaza margotu eta zabalduko du.
19:00. Ibarrako plazatik mobilizazioa. Tolosako mobilizazioarekin bat egingo dute ondoren.
Indarkeria matxistaren aurrean autodefentsa saretu. Elkarretaratzea deitu du Aiztondoko mugimendu ferministak.
Birritan bortxatua antzezlana. 14 urtetik gorakoentzat. Sarrerak lortzeko WhatsApp zenbakira idatzi behar da: 695 76 28 43.
19:00. Elkarretaratzea, plazan. Indarkeria matixstaren aurrean. autodefentsa saretu!
Jordi Bertran. Katalunia. Power Point. ESTREINALDIA. Helduentzat. 60 minutuko ikuskizuna.
Indarkeria matxistari aurre egin leloarekin manifestazioa. Tolosako asanblada feministak deituta.
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.
17:30 - 20:30 artean ikusgai asteartetik larunbatera. Moda jasangarriaren bilduma Hondakinak prebenitzeko astea 2020. Azaroaren 21etik 29ra, Europa osoan, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa jasangarria sustatzea helburu duen astea da. Urtero, gai bat aukeratzen da ardatz gisa eta edizio honetan, honako gai hau aukeratu dute: hondakin ikusezinak!Hondakin ikusezinak produktuak fabrikatzeko prozesuan sortutako hondakinak dira, normalean, kopuru handitan sortzen direlarik. Hauen zati bat ezin da birziklatu eta zabortegietan eta erraustegietan amaitzen dute. Hondakinen aztarnarekin batera, sortutako CO2aren inpaktua dator. Ekoizpen eta kontsumoa jasangarria izan dadin, produktuek bizitza luzeagoa izan behar dute, konpontzen eta birziklatzen errazagoak izan behar dira. Produktuaren balio-bizitza handitzeak ekoizpen berri baten beharra murrizten du, eta, beraz, baita fabrikazioan sortutako hondakin-kopurua ere.Ehungintza da planetan ingurumen-inpaktu handiena duen sektore ekonomikoetako bat, bai ekoizpenean, uren eta lurzoruen kutsaduraren ondorioz, bai ondorengo kontsumoan eta hondakinetan. Estatuan bakarrik, zabortegietara iristen den materialaren % 10-15 ehun-hondakina da. Karelia erakusketak gaiaren inguruan hausnarketa eragitea eta kontsumo iraunkorraren aldeko aldaketak sustatzea du helburu.
Argazki erakusketa: Bazterrak, begiradak, koloreak. Fernando Rojo.
Herritarrek Ze tresa erabili ditzakegu emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko? galderari erantzundakoa jarriko dute plazako komunen inguruko horman eta abenduaren 2a bitarte egongo dira ikusgai.