Gaztezulotik Irlandara Hizkuntza Gutxituen proiektutik Euskaraldira: Hizkuntza gutxituen proiektuan hartu zuten gazteek herritarrak Euskaraldian parte hartzera gonbidatuko dituzte bideo baten bidez. Bideoaren zabalkundea egingo da azaroaren 2tik aurrera.
Frustazioa garatzen hitzaldia, Andrea Aranguren psikologoak eskainita.
Udal eraikinen erabileraz gogoeta egiteko saioa. Prozesuaren oinarriak adostu eta hiru udal eraikinetara (haurtzaindegiaren gaineko solairua, zaharretxea eta udaletxea) bisita gidatuak egin ostean, gogoeta saioa azaroaren 2an izango da 17:00etatik 19:00etara. Informazio gehiago hemen.
Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia. Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga. Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.
Dolua, barnehutsaren kolorea irudietan. Tintaz eta ur kolorez egindako marrazkiak. 36 marrazkiz osatutako erakusketa.
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.