Lehenengo kanporaketako bertsolariak:Ander ElortegiErika LagomaIñaki ViñaspreIñigo Gorostartzu "Etxorde"Izarne ZelaiaJon MartinAurkezlea: Maddi Labaka
10:00-14:00. Herriko baserritar eta artisauen azoka plazan. 18:00. Arineketan dantza ikuskizuna plazan.
Ene Kantak taldearen ikuskizuna. Jaialdiaren barruan antolatu diren emanaldietarako derrigorrezkoa izango da sarrerak eskuratzea, kasu honetan dohainik. Sarrerak www.bibe.me plataforman eskuratu ahalko dira, urriaren 2tik aurrera.
Gatiburen kontzertua. Jaialdiaren barruan antolatu diren emanaldietarako derrigorrezkoa izango da sarrerak eskuratzea. Ekintza guztiak doan izango dira, Gatiburen kontzertua izan ezik. Azken honetarako sarrerek bost euroko balioa izango dute. Eguraldi txarragatik kontzertua bertan behera geratuko balitz, sarreren dirua itzuli egingo litzateke. Sarrera guztiak www.bibe.me plataforman eskuratu ahalko dira, urriaren 2tik aurrera.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Abono salmenta CITen edo https://tickets.kutxabank.es Helduen abonua: 50 euro.
Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia. Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga. Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.
Dolua, barnehutsaren kolorea irudietan. Tintaz eta ur kolorez egindako marrazkiak. 36 marrazkiz osatutako erakusketa.
Tolosaldeko mugikortasun-ereduaren inguruan hausnartzeko erakusketa jarriko da, Tolosako Trianguloa plazan. Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira premiak? Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek. Targazki taldearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera izango da erakusketa horretan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnar egin eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.
Arritzagako ibilaldia. Ibilaldia San Martindik hasi eta Pardelusko iturriraino, Asier Hilario geologoarekin, bailara glaziarreko berezitasunak ezagutzeko. Izen ematea: udaletxean. Urriaren 5ean, 6an eta 7an amezketarrek izango dute lehentasuna izena emateko; plazak libre gelditzen badira, urriaren 8an eta 9an nahi duen oroko izango du aukera apuntatzeko. Bazkaria norberak eraman behar du.