Bianditzera mendi irteera. Arritxuloko aterpetik(450m) abiatu, aurrena Errenaga (836m) eta gero Bianditz (844m) igo. Hemendik jaitsi, Domiko presara. Kanalarenn ondotik (359m) Taberna Aialderaiño jarraitu eta abiatutako tokira itzuli. Informazio gehiago edo izena emateko, telefono honetara deitu: 649717182 (20:00-22:00).
Alpino Uzturrek 2019ko azken mendi txangoan Putxerri mendia (1.296 m.) mendia igoko du, Sakanaren gainean Aralarko mendikatean kokatuta dagoena. Putxerri Aralarreko gailur garrantzitsuenetakoa da, nahiz eta beste gailurreetatik aparte egon. Irteera 07:30ean, San Frantziskotik. Izena ematea: alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz. 14:15ean, babarrun bazkaria, Lizarrustiko gainan ospatuko duguna: babarrunak, oilaskoa, postrea eta kafea. Bazkariaren prezioa: 24 euro. Bazkarira bakarrik doanentzat, autobusa San Franziskotik 12:15ean aterako da.
10:30. Ziotza pilota eskolak antolatutako umeen Pilota Txapelketa Intxaur frontoian. Bukaeran, Eakumeak Paletaz taldekoe makume pilotariek partida jokatuko dute. 16:00. Ecuavoley familientzat. Otaño frontoian, Tungurahua elkartearen eskutik. 10 urtetik gorako ume, nerabe, gazte eta helduentzat. Bukaeran merienda banatuko da parte hartzaile guztientzat.
Eresargi eta Eresargi Txiki abesbatza. Doan.
Materiala jasotzeko: abenduaren 9tik 12ra, 16:00-18:00 bitarte, aparkaleku azpiko lokalean.
Ilazki. Gauaren amandrea dantza eta antzerki emanaldia. Samadhana ekialdeko dantza eskolak antolatuta. Maialen Urdanpilleta Anzak egindako sorkuntza lana da, eta 30 dantzarik parte hartzen dute.
Bi saio. Abenduaren 13tik 30era 18 emanaldi eskaniko ditu 2019. urteari amaiera emateko. Sarrerak salgai daude jada www.eventbrite.com atarian eta Ibarrako Barriola harategian.
Bi saio. 22:00etan jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpidatziekin.
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Bigarren mailako errefuxiatuak, inaugurazioa. Antonio Ruiz foto-kazetariaren erakusketa.
SOS Arrazakeriak-en eskutik.
Karmele Mertzerian 35 urte baino gehiago daramatzate joskintzako eta mertzeriako produktuak saltzen. 2014an, ikasleen beharrak eta gogoa ikusita, tailerra irekitzea erabaki zuten. Bertan egindako lan batzuk aintzat hartuak izan dira nazioko eta nazioarteko lehiaketa batzuetan. Tailerrean patchwork-eko oihal desberdin asko dauzkate, baita joste-lan mota hau egiteko behar diren material eta produktu guztiak. Etengabe ari dira birziklatzen, teknika desberdinak eta monografikoak eskaini ahal izateko, eta erakusten dituzten lanen kalitateak horren adierazgarri dira