2019/12/15 07:30
Alpino Uzturrek 2019ko azken mendi txangoan Putxerri mendia (1.296 m.) mendia igoko du, Sakanaren gainean Aralarko mendikatean kokatuta dagoena. Putxerri Aralarreko gailur garrantzitsuenetakoa da, nahiz eta beste gailurreetatik aparte egon. Irteera 07:30ean, San Frantziskotik.
Izena ematea: alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.
14:15ean, babarrun bazkaria, Lizarrustiko gainan ospatuko duguna: babarrunak, oilaskoa, postrea eta kafea. Bazkariaren prezioa: 24 euro. Bazkarira bakarrik doanentzat, autobusa San Franziskotik 12:15ean aterako da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?