Goizean zehar azoka eta tartean herriko eta herritarren produktuak eskuragai. Aurten, Bizi baratzeko postua izango dugu Jakoba Errekondoren zuzeneko aholkularitzarekin. Horretaz gain: gazta lehiaketa; sagar tarta lehiaketa; postu lehiaketa; ahari, ardi, bildots lehiaketa; animalia ezberdinen erakusketa eta rallyko argazki onenen erakusketa. 13:30. Sari banaketa. 18:00. Talo jatea eta gazta eta sagar tarta dastaketa, ardoak eta sagardoak lagunduta. Tartean, Sara Caminos eta Beñat Iturriotzen musika emanaldia.
11:30. Lehiaketaren amaiera saioa eta sari banaketa, Leidorren. Agur Jaunak abesten amaituko da emanaldia. Jarraian. Abesbatza bazkaria, Ferialekuan.
Swara Vocal Ensembleren eskutik ahots kontzertua.
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Kurage Kolektiboa. "Hobeto tximeletak ahoan, hienak bihotzean baino".
Iruñean bertan bizi eta lan egiten duen artista da Agorreta. Betidanik autodidakta, bere obra irudi garaikide baten inguruan mugitu da. Bokazio poetikoarekin, bere obretan jorratu dituen gaiak egunerokoak eta hurbilekoak izan dira, baina irudikapen naturalista lortu beharrean, mekanismo emozionalak sustatzea izan da bere helburua beti. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Santu Guztien egunaren bueltan eta Halloween ospakizuna aprobetxatuz, Tolosako Topaguneak Beldurraren Etxea gazteentzako egitasmoa antolatu du ostegunetik igandera bitartean kultur etxean. 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.