2019/11/03 10:00
Goizean zehar azoka eta tartean herriko eta herritarren produktuak eskuragai. Aurten, Bizi baratzeko postua izango dugu Jakoba Errekondoren zuzeneko aholkularitzarekin.
Horretaz gain: gazta lehiaketa; sagar tarta lehiaketa; postu lehiaketa; ahari, ardi, bildots lehiaketa; animalia ezberdinen erakusketa eta rallyko argazki onenen erakusketa.
13:30. Sari banaketa.
18:00. Talo jatea eta gazta eta sagar tarta dastaketa, ardoak eta sagardoak lagunduta. Tartean, Sara Caminos eta Beñat Iturriotzen musika emanaldia.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?