11:00 Jokoak haurrentzat (HH eta LH) San Migel plazan. Ondoren, buruhandi txikiak 17:30 Gora Kasete haur ikuskizuna plazan, EIDABE taldearen eskutik. Oharra eguraldi txarra balego trinketean izango da. 17:30 Patinete erakustaldia Skate parkean Muturreko Kirolak taldearekin. Oharra eguraldi txarra balego frontoian izango da. 18:30 Kalejira San Migel plazatik buruhandi eta erraldoiekin, Loatzo Musika Eskolako txistulari eta trikitilariek lagundutaOndoren, txistor-jatea Share Elkartean 22:30 Play Back jaialdia eta laburmetraien lehiaketako lanen emanaldia San Migel plazan Ondoren, zuzeneko musika emanaldiak gazteen karpan, Ikastolako tabernan, Errekalde tabernan eta Enara tabernan.
Leonardo Di Caprio aktoreak eta Martin Scorsese ekoizleak National Geographic katearentzat ekoitzitako dokumentala da. Sarrera doakoa izango da.
Alegiako zineman Gabonetan kamera analogikoekin ateratako argazkiak ikusgai izango dira.
XABIER LIZASO - Piano jotzailea ANDONI EGAÑA - Bertsolaria eta idazlea GERMAN ORMAZABAL - Piano jotzailea Bi musikalari, bi bide, bidegurutze bera... Bi piano eta bertso emanaldia, bizitzako bidegurutzeen inguruan. Bi piano jotzaileen bi bideak kontatzea aitzakia bat baino ez da, entzule bakoitzarengan gogoeta eragiteko: noiz eta zein egoeratan hartu behar izan nuen erabaki garrantzitsu bat? Zer irabazi nuen? Zer galdu? Askatasuna eta lotura ez al dira txanpon beraren bi aurpegi? Istorio hori hitzez eta bertsoz kontatuko du Andoni Egañak
Amasa-Villabonako Udalak larrialdi klimatiko egoera aldarrikatu du, eta zenbait ekintza proposatu dituzte egunotarako. Tartean, herriko argiteria publikoa itzaliko dute, 10 minutuz. Herritarrak deitu dituzte, 10 minutu horietan etxeetako argiak itzaltzera.
Las sombras bajo las estrellas erakusketa. Artista: Riaq Miuq. Argazkilaria elkarlanean: Pol Ventura. Ordutegia: 10:00 - 13:30 (larunbata) eta 17:00 - 20:30 (astegunez).
Inaugurazioa irailaren 11n izango da, 20:00etan.
Marce Tenak zuzenduriko Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa tailerreko lanan VIII. erakusketa. 5 eta 12 urte bitarteko haurren lanekin osatu dute erakusketa.
SAMren mendeurrena dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte hori ospatzeko. Guztien ardatza, irailaren 20tik urriaren 19ra Tolosako Aranburu Jauregian ikusgai izango den erakusketa izango da. Erakusketa horrekin SAMren historia partekatu nahi dute Tolosako herriarekin eta tolosar guztiekin, zuzenean nahiz zeharka, askok lotura izan baitzuten lantegiarekin. * Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.