Afagiren eskutik izango da. Hizlariak: Antton Elosegi (AFAGI Kudeaketa Batzarra) eta Koldo Aulestia (AFAGI-ko presidentea). Sarrera: doan.
17:00. Arteaz, mural margoketa. 18:30. Arroparen kolektibizazioaren irekiera, plazan. 22:00. Kontzertuak: Portavoz, Catana eta Nuclear, Luanko, Revilo Marley, DJ Jopsen, Gorka Suaia eta Ama Rebel, Rumi, Dabu & Lilith Selektah. Momentuan 6 euro, sarrerarekin, 5 euro.
Saharako haurren aldeko lasterketa izango da. Zubimusu ikastola eta Erniobea ikastetxearen artean, 2.000 itsasontzi solidario prestatu dituzte. Sacemgo zubitik Zubimusu zubira egingo da lasterketa.
Baliko lehiaketara joan aurretiko azkeneko entsegu irekia izango da Landarbaso abesbatzak eskainiko duena, herriguneko elizan.
Zine foruma. Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpidatziekin.
Sariak: kanporaketa guztietan jasotako %50 banatuko dute, lehen 6 bikoteen artean. Horrez gain, bestelako sariak ere izango dira.
Dantzarako piezak. Enrique Arostegi Eguzkitza zuzendariarekin.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.
Maria Jose Labourdique billabonatarrak margotutako akuarelazko koadroak daude ikusgai.
Ura Iturralde argazkilari dokumental tolosarrak Iran Ezkutua erakusketa jarri du. Iraniar LGTBI komunitateari buruzko istorio desberdinetan oinarritzen den argazki erakusketa da.