HAURREN EGUNA 11:00. Haurren txupinazoa. Jarraian, haurren krosa eta marrazketa lehiaketa. 12:00-14:00. Haur parkea pilotalekuan. 14:00. Umeen bazkaria. 15:00-17:00. Haur parkea pilotalekuan. 17:30. Txan magoa plazan. 18:00. Gizonezkoen Pala Txapelketako finala. 19:30. Txupinazoa Indarkeria matxistaren aurkako tailerrean parte hartu duten gazteen eskutik. Jarraian kalejira txistulariekin, buruhandiekin eta Zizurkilgo erraldoiekin. 22:30. Bertso-saioa plazan. Bertsolariak: Andoni Egaña, Nerea Ibartzabal, Maialen Lujanbio eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Ondoren, kalejira tabernaz taberna: Izer eta Alabier, Laja eta Narbaiza.
Tolosako Alkoholiko Anonimoen Uzturre taldeak bilera irekia egingo du.Alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongietorria izango da.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.
Alberto Letamendiren lanak ikusgai, ekaina osoan. Inaugurazioa, ekainaren 7an, 19:0etan.
Azken hilabeteotan haur zizurkildarrek munstroak egin dituzte, motxila ibiltariko misioari jarraituz. Denera 70 familia aritu dira, eta 122 haurrek parte hartu dute guztira.
Antolatzailea: TARGAZKI elkartea. Tolosa Herria 2019 argazki lehiaketaren erakusketa
Kultur etxeko tailerretan ikasleek egindako lanekin osatu dute erakusketa.
Maria Jose Labourdique billabonatarrak margotutako akuarelazko koadroak daude ikusgai.