09:00. Diana Loatzo musika eskolako Geronimo dultzaina taldearen eskutik. 11:00. Errebote partida: Behar Zana-Txost. 14:30. Gonbidatuen bazkaria elkartean.
09:30-13:30. Eskalada. 13:30-14:30. Diploma banaketa. Alebinak, Infantilak, Kadeteak.
Eskualdeko trikiti mugimendua indarberritzeko asmoz, hitzordua prestatu dute, Benta Aldea jatetxean egingo dute bazkariarekin. Bertan iragarriko dute, Tolosaldeko hainbat trikitilari prestatu duten proiektu berria. Trikitilari eta pandero jotzaileak gonbidatu dituzte.
Bisigu menua, Orio estilora, Zerkausian, Katxiña eta Xixario erretegietako parrillariek prestatuta (55 euro).
TANXARINA - Galizia Gomendatutako adina: 4 urtetik aurrera Hizkuntza: Gaztelania Iraupena: 50 min.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Zigor Garcia artista plastikoaren lanekin osatutako erakusketa, arte garaikidearen hizkuntza baliatuz. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Hainbat esparrutan aritzen da diseinatzaile moduan, eta orain bere pintura lanak erakutsiko ditu Aranburun.
Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.
BLOK Arte Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanen aukeraketa batekin erakusketa prestatu dute, Topic zentorko Anbiguan.