Ikasle eta irakasleek egingo dute erronda.
Emakume taldea Zubiaurre tabernan elkartuko da kantuan hasteko eta, baserriz baserri ibili ostean, herrigunean kantatuko dute.
Anoetako Herri Ikastolak antolatuta, kopla kantuan ibiliko dira, herrian barrena, 15:00etatik 17:00etara bitarte.
Kukuak Kantuz taldeak antolatuta, baserriz baserri ibiliko dira 15:30etik 18:00etara bitarte. 18:00etatik aurrera, herriko kaleetan barrena ibiliko dira.
Pello Errotaren heriotzaren mendeurrenaren harira, santa eske berezia egingo dute Asteasun. 16:00etan, Usarrabi abesbatza Elizmendin eta Behebailaran hasiko da eskean. 17:00etan plazan elkartu eta bizpahiru taldetan banatuko dira ia baserri guztietara iristeko. Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Aitor Sarriegi eta Haritz Mujika bertsolariak ariko dira koplatan, eta lagun izango dituzte Usarrabi abesbatza eta Juan Tapiaren ikasle diren trikitilariak. Pello Errota eskolako ikasleek ere beste auzo batean abestuko dute. 19:00etan Aitzondo elkartean bilduko dira guztiak, herrigunea tabernaz taberna zeharkatzeko.
San Millan ikastetxeko guraso elkarteak antolatuta, Buztinbailarako etxeetan abestuko dute, eta Plaza Etxeberri tabernan egingo dute afaria.
17:30tan Neguko materialaren Trukea. 18:00 - 19:00 Eskiak mantentzeko tailerra. Antolatzailea: Zumardia elkartea. Sarrera librea.
Iazko Moduan, aurten ere, Bidania-Goiazko Kukuri kultur taldea santa eskean irtengo da, koplak etxez etxe kantatuz. Bidaniako frontoitik irtengo dira. Ondoren, afaltzera joango dira.
Hauspoa elkarteko kideen irteera.
Herritarrak deitu dituzte, Eresargi abesbatzako kideekin batera abestera.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.
Ikus-entzunezko, liburu eta erakusketak osatu dute, Pablo Dendaluzek, Joseba Urretabizkaiak eta Joxemi Saizarrek osatutako proiektua. Aranburu jauregian ikusgai izango da erakusketa. Tolosako 52 inauterizale elkarrizketatu dituzte, inauterien iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzeko. Aldizkakotasuna: asteartetik larunbatera.
Ibarrako San Inazio auzoaren 50. urteurrena dela eta, argazki historikoen erakusketa antolatu dute.
Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean. Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com