2019/02/04 16:00
Pello Errotaren heriotzaren mendeurrenaren harira, santa eske berezia egingo dute Asteasun.
16:00etan, Usarrabi abesbatza Elizmendin eta Behebailaran hasiko da eskean.
17:00etan plazan elkartu eta bizpahiru taldetan banatuko dira ia baserri guztietara iristeko. Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Aitor Sarriegi eta Haritz Mujika bertsolariak ariko dira koplatan, eta lagun izango dituzte Usarrabi abesbatza eta Juan Tapiaren ikasle diren trikitilariak. Pello Errota eskolako ikasleek ere beste auzo batean abestuko dute.
19:00etan Aitzondo elkartean bilduko dira guztiak, herrigunea tabernaz taberna zeharkatzeko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?