Osteguna, urtarrilak 17



10:00

San Anton Eguna

San Anton Ermita, Berastegi

San Anton ermitan 10:00etan meza eta bedeinkapena ondoren hamaiketakoa egingo dute. San Anton animalien zaindaria denez, animalia ezberdinak eramaten ditu jendeak ermitara, eta meza ostean, ur bedeinkatuarekin bustitzen dituzte urte osoan osasuna izan dezaten.

San Anton Eguna San Anton Ermita

San Anton ermitan 10:00etan meza eta bedeinkapena ondoren hamaiketakoa egingo dute. San Anton animalien zaindaria denez, animalia ezberdinak eramaten ditu jendeak ermitara, eta meza ostean, ur bedeinkatuarekin bustitzen dituzte urte osoan osasuna izan dezaten.


16:30

Kontsumoari buruzko hitzaldia

Ibarrako Bizi Nahi elkartea, Ibarra

Erosketak: bermeak eta itzultzeak izango da hitzaldiko gaia, eta Bizi Nahi elkartean egin dute hitzordua.

Kontsumoari buruzko hitzaldia Ibarrako Bizi Nahi elkartea

Erosketak: bermeak eta itzultzeak izango da hitzaldiko gaia, eta Bizi Nahi elkartean egin dute hitzordua.


18:00

Hitzaldia: 'Haur zoriontsuak ala autonomo eta seguruak?'

Laskorain ikastola, Sakramentinoetako eraikina, Tolosa

Laskorain ikastolak antolatuta hitzaldia Alvaro Beñaran Pedagogia Terapeutikoan lizentziatuak eskainiko du. Psikomotrizista terapeuta da, eta guraso eta irakasle formatzailea ere bai. Honako gaiak jorratuko ditu bere hitzaldian: Haurraren garapenean autonomiak duen lekua eta garrantzia. Nola lagundu gure seme – alabei bide hau eraikitzen? Haur baten ziurtasuna bermatzeko eman beharreko pausoak eta helduaren rola. Nire seme-alaba zoriontsua izatea nahi dut, hau da nire helburua. Nola ulertzen dugu zoriontasuna? Finean, gure seme-alabak etorkizunerako prestatu behar ditugu. Zein zailtasun eta beldur ditugu haurrak hezterako garaian?

Hitzaldia: 'Haur zoriontsuak ala autonomo eta seguruak?' Laskorain ikastola, Sakramentinoetako eraikina

Laskorain ikastolak antolatuta hitzaldia Alvaro Beñaran Pedagogia Terapeutikoan lizentziatuak eskainiko du. Psikomotrizista terapeuta da, eta guraso eta irakasle formatzailea ere bai.

Honako gaiak jorratuko ditu bere hitzaldian:

  • Haurraren garapenean autonomiak duen lekua eta garrantzia. Nola lagundu gure seme – alabei bide hau eraikitzen?
  • Haur baten ziurtasuna bermatzeko eman beharreko pausoak eta helduaren rola.
  • Nire seme-alaba zoriontsua izatea nahi dut, hau da nire helburua. Nola ulertzen dugu zoriontasuna?
  • Finean, gure seme-alabak etorkizunerako prestatu behar ditugu. Zein zailtasun eta beldur ditugu haurrak hezterako garaian?

18:00

Euskal jaia antolatzeko bilera

Anoetako udaletxea, Anoeta

Udazkeneko euskal jaiko gaia aukeratuko dute bileran.

Euskal jaia antolatzeko bilera Anoetako udaletxea

Udazkeneko euskal jaiko gaia aukeratuko dute bileran.


19:15

El ultimo vals, filma

Leidor antzokia, Tolosa

Zine Foruma. Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpidatziekin. Bi saio: 19:15 eta 21:45.

El ultimo vals, filma Leidor antzokia

Zine Foruma. Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpidatziekin.
Bi saio: 19:15 eta 21:45.



10:00
19:00

Txotxongilo animatuak

Topic, Tolosa

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da.  Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.

Txotxongilo animatuak Topic

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. 

Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.



17:00
20:00

Erakusketa: Ibarrako argazki historikoak

Ibarrako kultur etxea, Ibarra

Juan Jose Arinen argazkiekin osatutako erakusketa ikusgai dago, Ibarrako kultur etxean.

Erakusketa: Ibarrako argazki historikoak Ibarrako kultur etxea

Juan Jose Arinen argazkiekin osatutako erakusketa ikusgai dago, Ibarrako kultur etxean.