2019/01/17 18:00 - 20:00

Hitzaldia: 'Haur zoriontsuak ala autonomo eta seguruak?'

Hitzaldia: 'Haur zoriontsuak ala autonomo eta seguruak?'
Laskorain ikastola, Sakramentinoetako eraikina, Tolosa

Laskorain ikastolak antolatuta hitzaldia Alvaro Beñaran Pedagogia Terapeutikoan lizentziatuak eskainiko du. Psikomotrizista terapeuta da, eta guraso eta irakasle formatzailea ere bai.

Honako gaiak jorratuko ditu bere hitzaldian:

  • Haurraren garapenean autonomiak duen lekua eta garrantzia. Nola lagundu gure seme – alabei bide hau eraikitzen?
  • Haur baten ziurtasuna bermatzeko eman beharreko pausoak eta helduaren rola.
  • Nire seme-alaba zoriontsua izatea nahi dut, hau da nire helburua. Nola ulertzen dugu zoriontasuna?
  • Finean, gure seme-alabak etorkizunerako prestatu behar ditugu. Zein zailtasun eta beldur ditugu haurrak hezterako garaian?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!