09:30. Postuen irekiera.10:00. Kantu jira.10:30. Herri kirolak: toka eta sokatira.11:00. Hamaiketakoa.12:00. Dantza soka.12:30. Sari banaketa.12:45. Postuen itxiera.
11:00. Txalburu eskolak eskainitako hamaiketakoa eta egutegien banaketa herriko plazan.20:30. Bertso zaharren afaria Eñaut eta Unai Agirrerekin, Larraitz-Gain jatetxean.
Teodoro Hernandorena XVII. Ipuin Lehiaketa eta Plazida Otaño II. Booktrailer Lehiaketako sariak banatuko dituzte.
18:00. Unai Sorarrain bideogileak egindako ikus-entzunezko lanean, Kimia Kamvari eta Txiki Keixetak Alkizan zer nolako esperientzia bizi izan duten ikusi ahal izango da.
Andoni Egañaren bertso musikatuak, Jon Ostolaza trikitilariak lagunduta.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Abenduak 14, 18:00etan, irekiera solasaldia: Zaintzak, Migrazioak eta partekatutako erantzukizunei” Parte hartzaileak: Emilia Larrondo de Martino, emakume migratzaileen lan eskubideen alorreko erantzun politikoari buruz egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko ditu. Cony Carranza Castro, soziologoa eta Getxon Emakume Migratzaileen Topaketen dinamizatzailea. Abenduak 10 Giza Eskubideen Eguna eta abenduak 18, Pertsona Migratzaileen Egunaren harira antolatu du erakusketa, Tolosaldea Garatzen garapen agentziak.
Tolosa eta Tafallako 60 argazkiz osatuta argazki erakusketa da, Targazkik taldeak Tafallako argazki taldearekin antolatuta.
Eguberri ospakizunen inguruan, berriro hiru misio lurretarako diru laguntza jator bat lortzea du helburu merkatu solidarioak. Ekuador, Honduras, eta Indiara bideratzeko dirua lortu nahi da. Merkatu Solidarioa irekita egongo da: 16tik 23ra, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:30era astegunez, eta igandeetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara. Dendariei eta herritarrei deia egiten zaie zenbait gauza oparitu ditzaten gero salgai jartzeko. Eramateko egunak, 10etik 15era izango da aukera, 17:00etatik 20:30era. Eskupekoren bat eman nahi izanez gero kontu zenbaki honetan: 2095 5043 97 1062974919
Arri Zugarramurdi argazkilaria Alex Txikon mendizalearekin batera izan zen Himalaian. Bertako paisaiek eta espedizioan ezagututako pertsonek liluratuta utzi zuten eta noiz itzuliko zain dago. Himalaian jasotako irudien artean, natura, gizakia eta bien arteko harremanetik sortzen den kultura islatzen duten argazkien aukeraketa egin du Zugarramurdik Fagus Alkiza interpretazio zentrorako. Himalaia mendiak bertakoengan zein atzerriko mendizaleengan eragiten duen miresmena eta errespetua ulertzeko aukera izango da. Abenduaren 17an, 18:00etan irekiko dituzte ateak.
Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:30era.Larunbatetan: 11:30etik 14:00etara.