Aldin Mendi Elkarteak irteera antolatu du. Izena Ategin eta Urepelen eman daiteke.
T2T proban Uzturre eta Erroizpiera igoko dira lasterkariak, 24,5 kilometroko bidea osatuz. Lasterketa honetako irabazleak 150 euroko saria jasoko du; 100 euro emango dizkiote txapeldunordeari, eta 50 hirugarrenari. T3T proban berriz, 43,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek, Hernio, Uzturre eta Erroizpetik igaroz eta 2.800 metroko malda metatuari aurre eginez. Kasu honetan, maratoia irabazten duenak 500 euroko saria jasoko du, 250 euro bigarrenak eta 125 hirugarrenak.
09:00. T3T, Tolosaldeko Hiru Tontorrak mendi maratoia. Irteera eta helmuga Trianguloan.10:00. 'Haurren Hiria' Zumardi Handian: naturan oinarritutako zientzia esperimentu didaktikoak, mural margoketa Emily Read artista kanadarrarekin, jaietako zapi-tailerra GKO taldearen laguntzaz, piknika familian, eta Eraul taldearekin kontzertua.12:30. Berdura plazan Txistularien Alardea.17:00. Haur ikuskizuna Zumardi Handian Markeliñe taldearen eskutik: 'Chef Nature'.17:00. Gazte erronka: Gazteentzako kirol eta trebetasun ekintza Alondegian.18:30. Herri Kirolen erakustaldia Trianguloan. Maika Ariztegi, Irati Astondoa, Xabier Orbegozo “Arria V.a”, Ugaitz Mugertza, Aimar Irigoien, Hodei Iruretagoiena “Izeta IV.a”, Idoia Etxeberria, Jose Martin Bustintza Tubi eta Jon Loiola.20:00. Kontzertua Plaza Berrian: Nögen.
Araba Euskaraz festa Argantzunen izango da, eta Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu bertara joateko eta izena hilaren 14a baino eman beharko da: Zizurkil, Villabona, Irura, Anoeta, Tolosa eta Alegian egingo ditu geldialdiak.
Amasa Villabonako EH Bilduk ekitaldi politikoa egingo du. Bertan herritarrek EH Bilduko alkategai edo zerrenda-burua izateko proposamenak egiteko aukera izango dute. Ekitaldi politikoa Pello Urizar EH Bilduko kide ezagunaren parte hartzearekin izango da.
Naparra. Jose Migel Etxeberria Alvarez non duzue? ekitaldia izango da.
18:01. Maitane Iruinen kontzertu akustikoa, gaztetxean.Ondoren. Talo jatea eta gaugiroa.
Sevillako bi txotxongilo taldeek, Buho eta Maravillas, 2007. urtean egin zuten bat, eta erakusketa honetan beraien 30 urteko ibilbidearen adierazgarriena ikusi ahal izango da. Teknika, material eta estilo ezberdinetako 100 txotxongilo baino gehiago. Sortze-artistiko baten ondare aparta. Artisau lanaren isla, profesionaltasunez, errespetuz eta arreta handiz egindakoak.
Sarajevo, gerra eta bakea erakusketa ikusgai ekainaren 29a arte.
Renaud Harrison-en, Art Fix (Kanada), “Hirian Hazi” erakusketa kolektiboa ikusgai dago. Bertan, "haurtzaroari buruzko hausnarketa egiteko gonbidapena egiten da, umeak eta hiria, umeak eta aiton-amonak eta haurtzaroko oroitzapen beldur eta txundidurak erabiliz oinarritzat”.