ataria.eus

Araba Euskarazera joateko autobusa, Galtzaundirekin

Erabiltzailearen aurpegia Euskara

Ekainaren 17an ospatuko da Araba Euskaraz festa, Argantzunen. Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu bertara joateko.

Izena emateko azken eguna ekainaren 14a, osteguna, izango da. Autobusean joateak 11 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota Atarikide direnentzat 9 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:

ALEGIA: Kultur Etxean.
ANOETA: Ikastolan.
IRURA: Ikastolan.
TOLOSA: Galtzaundin.
VILLABONA: Zubimusu ikastolan (zentroan).
ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.

Autobusak 9:30etik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Argantzunen. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:

ZIZURKIL: 9:30 Oria paper-fabrikako geltokian
VILLABONA: 9:35 Kiroldegian
IRURA: 9:40 Ikastola parean
ANOETA: 9:45 Apaetxe baserrian
TOLOSA: 9:50 Zezen plazan
ALEGIA: 9:55 Ferreteriko geltokian

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa