2018/06/17 09:00
T2T proban Uzturre eta Erroizpiera igoko dira lasterkariak, 24,5 kilometroko bidea osatuz. Lasterketa honetako irabazleak 150 euroko saria jasoko du; 100 euro emango dizkiote txapeldunordeari, eta 50 hirugarrenari.
T3T proban berriz, 43,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek, Hernio, Uzturre eta Erroizpetik igaroz eta 2.800 metroko malda metatuari aurre eginez. Kasu honetan, maratoia irabazten duenak 500 euroko saria jasoko du, 250 euro bigarrenak eta 125 hirugarrenak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?