10:00. Postuen irekiera eta trikitilariak, festa gunean. Abere erakusketa. Behi, behor, ahari... Esku lagintza saioak: artile, saski, harria lantzen, ohiko tresnen erakusketa,... Bertako produktuen salmenta: ardi eta ahuntz gazta, taloa, sagardoa, orein produktuak, baserriko ogia,... 11:30. Mendiko larreen irekiera, eta hauen kontserbazioa balioan jartzea, Administrazio eta Abeltzainen arteko konpromiso ekitaldia. Langako giltza esku aldatzea, abeltzain bati omenaldia eta ondoren, suziri jaurtitzea. Ondoren. Iker Vicente eta Arria V.a aizkolariak. Mikel Mendizabal eta Bixente Gorostidi bertsolariak, eta Jose ignazio Barberia abeslaria. 17:30. Erromeria: Larraizko trikitia.
Larre irekiera festa egingo dute, Komizarren. Sagardoa txotx erara eskainiko da.
Film laburra ikusi ostean, hausnarketarako txokoa izango da.
Celso Garcia. 90 min. +7. Marra fin horia bost gizonezkoek bi aste luzez egingo duten bidaia da, Mexikoko bi herri lotzen dituen errepideko banalerroa margotzeko kontratatuak direnean. Kamioneta zehar batean abiatuko dira, 200 kilometro baino gehiagoko errepidea hamabost egunetan margotzeko enkarguarekin. Bidea amaitzerakoan ulertuko dute margotu dutena bezain fina dela ongia eta gaizkia banatzen dituen marra; barrearen eta negarraren artekoa; bizitzaren eta heriotzaren artekoa.
Sevillako bi txotxongilo taldeek, Buho eta Maravillas, 2007. urtean egin zuten bat, eta erakusketa honetan beraien 30 urteko ibilbidearen adierazgarriena ikusi ahal izango da. Teknika, material eta estilo ezberdinetako 100 txotxongilo baino gehiago. Sortze-artistiko baten ondare aparta. Artisau lanaren isla, profesionaltasunez, errespetuz eta arreta handiz egindakoak.
Boinas Elosegi 1858-2018. Boinas Eloseguiren historia ezagutzera ematea Txapelak nola egiten diren, dauden motak,….erakustea Atzo gaur eta biharko txapela omendu, Euskal entitate eta enbaxadorea dena nazioarte mailan. Txapela eta txapelak dituen erabilerak ezagutzera ematea