Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kideek. Hitzaldian bertan, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak eskualde mailan eta herriz herri emandako azken emaitzak azalduko dira, eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.
Gipuzkoako Jubilatuak eta Pentsiodunak duintasuna elkartea izangoa da, eta Marian Esnaola eta Mikel Olabarria izango dira hizlariak.
Mendi Tourrek bira egingo du iazko Bilboko Mendi Film Festival jaialdiko film onenekin. Song of the nomand, The frozen road eta Mountain filma ikusteko aukera izango da.
Hilabetean behin elkartu eta pianoaren laguntzaz euskal kanta tradizionalak abesteko taldea martxan jarri nahi dute Ikaztegietan. Lehenengo saioa martxoaren 14an egingo dute, udaletxeko beheko aretoan, 20:00etan. Saio horretan, hurrengoetarako ordutegiaz eta gustuko kantez hitz egiteaz gain, abesti batzuk kantatzeko aprobetxatuko dute. Egitasmoaren bultzatzaileek herritarrak animatu dituzte parte hartzera.
Haurrentzat dantza tailerra (HH2, HH3 eta HH4). Astelehenetan, kultur etxean.
"Kanpotik ederra bada, ederragoa da barrutik" Otsailaren 20tik Martxoaren 20ra Salneurria: 40 euro. Eman izena harituz.bzt@gmail.com helbidean edo 695 751 450 telefonoan, otsailaren 13a arte.
Jone Loizaga, Sahatsa Jauregi eta Marion Cruzek egindako lanak daude ikusgai.
Jose Angel Yanci pintorearen erakusketa Tolosako Aranburu jauregian aurkezten diren Josean Yanciren artelanak artista hernaniar honek 2015.urtetik aurrera sortutakoaren adierazgarri dira. Lan hauetan, autoreak kolorearen erabileratik eta izaera espresionista duten lerroetatik egindako urruntze prozesua islatzen da; aitzitik, Yancik berriz heltzen dio orbanenganako interesari, bere lehen garaietan hainbeste ikertu zuen eremua eta orain bide berriak irekitzeko aukera ematen diona, beti ere, hain berea duen hats poetikoa alde batera utzi gabe. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.