Osteguna, urtarrilak 25



17:30

Iñaki Arratibelen hitzaldia

Bizi Nahi elkartean, Ibarra

Bizi Nahi erretirodunen elkarteak Aktibo mantendu izeneko hitzaldia antolatu du. Iñaki Arratibel medikuak eskainiko du eta gaur izango da, Ibarrako San Inazio auzoan. Iñaki Arratibel batez ere, kirol medikuntzan aritzen da.

Iñaki Arratibelen hitzaldia Bizi Nahi elkartean

Bizi Nahi erretirodunen elkarteak Aktibo mantendu izeneko hitzaldia antolatu du.

Iñaki Arratibel medikuak eskainiko du eta gaur izango da, Ibarrako San Inazio auzoan. Iñaki Arratibel batez ere, kirol medikuntzan aritzen da.


17:30

Sehaska kontuak. Ipuin kontaketa.

Plazida Otaño Liburutegia, Zizurkil

0-2 urte bitarteko haur eta beraien gurasoei zuzendua 17:30ean Otañon.

Sehaska kontuak. Ipuin kontaketa. Plazida Otaño Liburutegia

0-2 urte bitarteko haur eta beraien gurasoei zuzendua 17:30ean Otañon.


17:30

Ipuin kontaketa

Zizurkil

0-2 urteko ikasleei zuzendurik: Ikastetxeko HHko 2 urtekoen gelan kontalari bi taldearen ipuin kontaketa izango da.  Saioaren deskribapena:  Saio honetan, haurrei zuzenduriko olerki, haur kantu eta ipuin kontaketak eta helduei zuzenduriko formakuntza printzelada txikiak uztartzen ditugu.  Txikitxoenen arreta erakartzeaz gain, helduei literatura haurren hazkuntzan kontzienteki txertatzeko baliabideak eskainiko zaizkie.  Aho tradiziozko literaturan oinarrituriko saioa da, eta asmoa belaunaldiz belaunaldi eman den trasmisioak izan duten etenari bultzada bat ematea da. Olerkiak, ipuinak eta haur kantak ezagutu eta hauekin gozatzeko aukera izango dute ikusleek 2 eta 1 pertsonaien eskutik, guztiek aktiboki parte hartuz.  "Animatu eta gozatu literaturaz zuen txikiekin batera!"  

Ipuin kontaketa

0-2 urteko ikasleei zuzendurik:

Ikastetxeko HHko 2 urtekoen gelan kontalari bi taldearen ipuin kontaketa izango da. 

Saioaren deskribapena: 

Saio honetan, haurrei zuzenduriko olerki, haur kantu eta ipuin kontaketak eta helduei zuzenduriko formakuntza printzelada txikiak uztartzen ditugu. 

Txikitxoenen arreta erakartzeaz gain, helduei literatura haurren hazkuntzan kontzienteki txertatzeko baliabideak eskainiko zaizkie. 

Aho tradiziozko literaturan oinarrituriko saioa da, eta asmoa belaunaldiz belaunaldi eman den trasmisioak izan duten etenari bultzada bat ematea da. Olerkiak, ipuinak eta haur kantak ezagutu eta hauekin gozatzeko aukera izango dute ikusleek 2 eta 1 pertsonaien eskutik, guztiek aktiboki parte hartuz. 

"Animatu eta gozatu literaturaz zuen txikiekin batera!"

 


19:00

Ohiko osoko bilkura

Udaletxea, Ibarra

Ohiko osoko bilkura Udaletxea

19:00

Jai Batzordearen bilera

Udaletxea, Amasa-Villabona

Hiru puntu horiek jorratuko ditu Jai Batzordeak: 2018ko Santio jaien behin behineko egutegia. 2018ko Santio jaietan sar daitezkeen ekimen berriak Bestelakoak.

Jai Batzordearen bilera Udaletxea

Hiru puntu horiek jorratuko ditu Jai Batzordeak:

2018ko Santio jaien behin behineko egutegia.

2018ko Santio jaietan sar daitezkeen ekimen berriak

Bestelakoak.


19:00

Santio Jaiak, bilera deialdia

Udaletxean, Amasa-Villabona

Santioetako Jai Batzordeko bilerako deialdia.

Santio Jaiak, bilera deialdia Udaletxean

Santioetako Jai Batzordeko bilerako deialdia.


19:15

¡Lumiére! Comienza la aventura

Leidor antzokia, Tolosa

Zine foruma Lehenengo saioa: 19:15 Bigarren saioa: 21:45  

¡Lumiére! Comienza la aventura Leidor antzokia

Zine foruma

Lehenengo saioa: 19:15

Bigarren saioa: 21:45

 


19:30

Tomas Hernandez Mendizabali omenaldia

Pleno aretoa, Tolosa

Omenadia egingo zaio Tomas Hernandez Mendizabal artistari aurtengoarekin Tolosako inauteriak iragartzeko egindako 50 kartela izango delako aurtengo, 50 urte bete dituela Tolosako inauterien kartela egiten alegia. Hau dela eta, Tolosako udalak eta Turismo Ekinbide Etxeak ekitaldi berezi bat egingo dute. Partaideak Jualian Lacunza Turismo Ekinbideko Etxeko presidentea, Antxon Elosegui Vitoria, Arpegi taldeko kideak, Olatz Peon alkatea, Kabila elkarteko txaranga eta Tomás Hernandez bera izango dira. Ekitaldiaren ondoren, Aranburu jauregian martxoaren 3 arte egongo den erakusketaren inaugurazioa egingo da.  

Tomas Hernandez Mendizabali omenaldia Pleno aretoa

Omenadia egingo zaio Tomas Hernandez Mendizabal artistari aurtengoarekin Tolosako inauteriak iragartzeko egindako 50 kartela izango delako aurtengo, 50 urte bete dituela Tolosako inauterien kartela egiten alegia.

Hau dela eta, Tolosako udalak eta Turismo Ekinbide Etxeak ekitaldi berezi bat egingo dute.

Partaideak Jualian Lacunza Turismo Ekinbideko Etxeko presidentea, Antxon Elosegui Vitoria, Arpegi taldeko kideak, Olatz Peon alkatea, Kabila elkarteko txaranga eta Tomás Hernandez bera izango dira.

Ekitaldiaren ondoren, Aranburu jauregian martxoaren 3 arte egongo den erakusketaren inaugurazioa egingo da.

 


19:30

Uzturre elkarteak, bilera irekia

Tolosa

Tolosako Alkoholiko Anonimoen Uzturre taldeak, hilak 25, bilera irekia egingo du Corpus Christiko (Kondeko aldapa) aretoetan, alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongietorria izango da.  

Uzturre elkarteak, bilera irekia

Tolosako Alkoholiko Anonimoen Uzturre taldeak, hilak 25, bilera irekia egingo du Corpus Christiko (Kondeko aldapa) aretoetan, alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongietorria izango da.

 


20:00

Zertarako Mindfulness haur eta gazteen heziketan?

Tolosako kultur etxea, Tolosa

SAMANIEGO/ORIXE V.KULTUR ASTEA     Hizkaria: Naiara Gorroño,  mindfulness aditua   Hizkuntza: Euskeraz   Haur-txokoa izango da

Zertarako Mindfulness haur eta gazteen heziketan? Tolosako kultur etxea
SAMANIEGO/ORIXE V.KULTUR ASTEA
 
 
Hizkaria: Naiara Gorroño,  mindfulness aditua

 

Hizkuntza: Euskeraz

 

Haur-txokoa izango da


17:30
20:30

Ikimilikiliklik. JA Artzeren unibertsoa

Aranburu jauregia, Tolosa

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa JA Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik. Baina JA Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza da, ikusleak irudi-, musika- eta soinu-mundu batean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuarekin. Jatorrizko proiektua: Alberto Lizarralde Antolatzaile: San Telmo Museoa - EHU-UPV Mikel Laboa Katedra.

Ikimilikiliklik. JA Artzeren unibertsoa Aranburu jauregia

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa JA Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik. Baina JA Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak.

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza da, ikusleak irudi-, musika- eta soinu-mundu batean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuarekin.

Jatorrizko proiektua: Alberto Lizarralde

Antolatzaile: San Telmo Museoa - EHU-UPV Mikel Laboa Katedra.