2018/01/25 17:30

Ipuin kontaketa

Zizurkil

0-2 urteko ikasleei zuzendurik:

Ikastetxeko HHko 2 urtekoen gelan kontalari bi taldearen ipuin kontaketa izango da. 

Saioaren deskribapena: 

Saio honetan, haurrei zuzenduriko olerki, haur kantu eta ipuin kontaketak eta helduei zuzenduriko formakuntza printzelada txikiak uztartzen ditugu. 

Txikitxoenen arreta erakartzeaz gain, helduei literatura haurren hazkuntzan kontzienteki txertatzeko baliabideak eskainiko zaizkie. 

Aho tradiziozko literaturan oinarrituriko saioa da, eta asmoa belaunaldiz belaunaldi eman den trasmisioak izan duten etenari bultzada bat ematea da. Olerkiak, ipuinak eta haur kantak ezagutu eta hauekin gozatzeko aukera izango dute ikusleek 2 eta 1 pertsonaien eskutik, guztiek aktiboki parte hartuz. 

"Animatu eta gozatu literaturaz zuen txikiekin batera!"

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!