Euskararen alde kantuan

Leyre Carrasco 2026ko martxoaren 22a

Korrikarekin bat eginez, kantuan aritu dira goizean Adunan, eta horrekin batera, tortilla lehiaketa ere egin dute herritarrek.

Herritarrak kantujiran ibili dira Adunan zehar. Trikiti eta pandejoleek jo dituzte lehen notak, eta herriari hainbat buelta eman ostean, elizako atarian egin dute geldialdia mezatik ateratzen ziren herritarrei harrera egiteko. Abestera ere animatu dira, eta lehen koplak abestu ostean, plazara bueltatu dira emanaldiarekin jarraitzeko.

Bien bitartean, epaimahai kideak tortilla lehiaketako platerak dastatzen aritu dira udaletxeko atarian. Lehiaketan parte hartu duten herritarrek kantujira hasi aurretik aurkeztu dituzte platerak; guztira, 13 parte hartzaile izan dira. Tortilla horiekin pintxoak egin eta herritarren artean banatu dituzte ondoren.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!