Korrikari harrera egiteko ekitaldiak antolatu dituzte Adunan

Ataria 2026ko martxoaren 12a

Martxoaren 22an, 23an eta 25ean egingo dituzte ekitaldiak Adunan, 24. Korrikaren harira.

Martxoaren 23an iritsiko da 24. Korrika Tolosaldera. Gauerdia iristear dela igaroko da Adunatik, baina horren aurretik ere ekitaldiak antolatu ditu Adunako Korrika batzordeak.

Hona hemen egitaraua:

  • Martxoak 22, igandea
    • 11:30. Herriko musikari eta kantariekin kale-kantujira.
    • 12:00. Patata tortilla herri lehiaketa.
    • 13:30. Lehiaketaren sari banaketa Korrika saskien zozketa.
  • Martxoak 23, astelehena
    • 15:30. Korrika txikia.
    • 23:00. Txulobin kafetxoa.
    • 00:00. Korrika harrera.
  • Martxoak 25, asteazkena
    • 19:00. Laburbira zikloaren barruan zazpi film labur kultur aretoan.

Igandean egingo duten patata tortilla herri lehiaketarako part ehartzaile bakoitzak nahi beste tortilla klase aurkeztu ahal izagno ditu, taldeka edo banaka. Tortillaren oinarrizko osagaiak hauek izan beharko dute: arrautzak, patatak, gatza eta olioa. Tortillari zaporea eta originaltasuna emateko bestelako osagaiak erabiltzea parte hartzaileen esku geratuko da, eta dekorazioa ere librea izango da. Tortillak, oso-osorik 12:00etarako aurkeztu beharko dira kultur aretoan. 

Antolatzaileek epaimahai bt izendatuko dute eta bi sari emango dira. Ondoren, tortilla pintxoak euro batean salgai jarriko dira eta bildutako diru guztia Korrikarentzat izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!