Txapelketarako entrenamendu saioa egingo dute ostegunean Adunan

Ataria 2024ko apirilaren 17a

Adunako Elordi elkartean egingo dute saioa 18:30ean hasita. Iñigo Gorostarzu, Jon Mendiluze, Txomin Azpiroz, Iker Ormazabal, Eli Pagola eta Ekain Tolaretxipi arituko dira.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren sailkapen fasea, Gipuzkoa Bertsotan, datorren apirilaren 25ean abiatuko da. Parte hartuko duten bertsolariek entrenamendu saioak izango dituzte datozen egunotan. Adunan, apirilaren 18an, 18:30ean Elordi elkartean egingo dute saio horietako bat. Iñigo Gorostarzu Etxorde berastegiarra, Jon Mendiluze irurarra, Txomin Azpiroz anoetarra eta Iker Ormazabal, Eli Pagola eta Ekain Tolaretxipi hernaniarrak ariko dira bertsotan. Igotz Alkortak jarriko dizkie gaiak.

Biharamunean txapelketarako beste entrenamendu saio bat egingo dute Hernanin. Sandiusterrin bilduko dira 19:00etan eta han Urnietako Andoni Mujika, Lasarte-Oriako Lierni Rekondo eta Hernaniko Andoni Rekondorekin batera eskualdeko hiru bertsolarik kantatuko dute: Beñat Iguaran amasarrak, Beñat Zeberio asteasuarrak eta Jon Luzuriaga ikaztegietarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!