Korrikako materiala saltzeko postua jarriko dute igandean

Ataria 2022ko martxoaren 9a

Martxoaren 13an, 11:00etatik aurrera salmenta postua jarriko dute herriko plazan.

Geroz eta gertuago dago 22. Korrika eta materiala salgai jarriko dute igandean Adunan. Arropaz gain, txapak, petoak eta bestelakoak izango dira aukeran, plazan jarriko duten postuan.

Gainera, saski baten zozketa ere egingo dute Adunan, Korrika laguntzeko. Euro baten truke erosi daiteke txartela eta zortea duenak herriko produktuekin betetako saskia eramango du. Dendan egongo da lehen aukera eta ondoren Uztartzan eta Zabala eta Aburuza sagardotegietan ere eskuratu ahal izango da.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!