Pasahitza (zaharra)

Xabier eta Eneko Zabala anaiak, Kaikura

Asier Imaz 2018ko otsailaren 5a

Iazko denboraldian San Juanen ibili ziren arraunlari adunarrak. Denboraldi amaieran arrauna uztea erabaki zuten bi anaiek, baina Kortari ezetz ezin zaionez esan, berriro itzuliko dira.

Xabier eta Eneko Zabalak ustekabean jaso zuten Kaikuren deia, joan den astean. Urte asko igaro dituzte TKE ligan lehiatzen, eta pasa den urteko denboraldia amaitzearekin batera, beren ibilidea bukatutzat eman zuten. "Anaiaren kasuan erabakia hartua zuen, baina nik duda asko izan nituen. Motibazio falta nuen, eta azkenean uztea erabaki nuen. Kortak deitu zigun arte...".

Kortarekin urtebete pasatzeak "merezi duela" nabarmendu du Eneko Zabalak: "TKE ligan esperientzia duen jendea behar zuela esan zigun. Baja asko egon dira taldean, eta gazte jende asko dago. Gazteei laguntzeko behar gintuela esan zigun, eta tira, baiezkoa eman genion. Esperientzia berria izango da. Gogorra izatearen fama du, baina orain ikusiko dugu Korta 'berdaderoa' existitzen den ala ez".

Taldekideekin alderatuta, 2 hilabete beranduago hasiko dituzte entrenamenduak. "Arraunkera berria hartzea izango da lan handiena, fisikoki oraindik badugu jartzeko denbora", dio Zabalak. Airilera bitartean asteburuetan bakarrik joan beharko dute, baina uda garaian, egunero joan beharko dute Sestaora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!