(H)ari naizela

«Lehen bertso eskolen helburua bertsozaleak sortzea gehiago zen, bertsolariak sortzea baino»

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2018ko irailaren 24a

Ixiar Otamendi abaltzisketarrak urte mordoa pasa du bertsoa eta euskal ahozkotasuna belaunaldi gazteagoei transmititzen. Hargatik akaso, behin hizketan hasten denean duen jarioa.

Bere txikitako Abaltzisketaz, bere etxean jasotako ahozko ondareaz, Hernaniko Langile ikastetxean jasotakoaz, urteetan ikasleengandik jasotako maitasunaz, eta beste hainbat kontuz aritu zaigu hizketan.
 
Gaur egunean, Urkizu eta Hernani artean bizi da, bizitza lasaia egiten. Halere, bere ikasle izandako askok ez dute bera ahaztu.
 
Elkarrizketa eta elkarrizketa artean, udako hainbat bertsoaldi entzun ditugu. Irratsaioa amaitzeko Ken 7 taldearen "Zapalduen olerkia" kantua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!