Pasahitza (zaharra)

Ipuzkoa ala Gipuzkoa?

Iñigo Terradillos 2018ko maiatzaren 2a

«Ipuzkoa izena zuen Oria bailarak lurraldea Nafarroa zen garaian. 1200. urtean Gaztela sartzean 'G'-a erantsi zioten eta ordutik hasi zen Gipuzkoa erabiltzen», halaxe kontatu digute Ipuztar nafarrak taldeko kideek.

Maiatzaren 1ean, mendi martxa egiten dute, urtero, Larraiztik atera eta Ausa-Gaztelura, gazteluaren aztarnak dauden lekura. Han ekitaldia egiten dute, bandera jarriz.

Aurten, Larraitzen burdinazko oroitarria ere jarri du Nabarraldek, eta ekitaldia egin zuten, maiatzaren lehenean, Abaltzisketako Udalarekin elkarlanean, "Nafarroa zela eremu hau gogoratzeko, eta ondorengoek ezagutu dezaten".

Honako hau dio oroitarriko testuak: «Abaltzisketako herriak eta Goierriko ipuztar nafarrok oroit ikur hau jarri dugu Ausa-Gazteluko oinetan. Arbasoen lurra Nafarroa dela eta Nafarroarekin Estatu ginela ondorengoek ere oroit dezaten».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!