Bozketa-lekuak aldatuko dituzte Zizurkilen

Tolosaldeko Ataria

Hautes-mahaiak Otaño eskolako gimnasioaren atzeko gelan jarriko dituzte, eta bozketa-kabinak, berriz, haur eskolako sarrerako pasilloan.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egingo dituzte datorren igandean eta Zizurkilen bozketa-lekua aldatuko dute. Eguraldi txarra iragarrita dagoenez, eta mahaikideek bozketa-eguna baldintza hobeagoetan igaro dezaten, udalak bozketa-gunea lekuz aldatzea erabaki du.

Honenbestez, hautes-mahaiak Otaño eskolako gimnasioaren atzeko gelan jarriko dituzte, eta bozketa-kabinak, berriz, haur eskolako sarrerako pasilloan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!