Kros mistoan parte hartzeko, 2012. urtean edo aurrez jaiotakoa izan behar da. Ibilbidea 5 kilometrokoa da, hau da, zirkuituari lau itzuli eman beharko dizkiote korrikalariek.
Parte hartzaile guztien artean afariak zozketatuko dira, eta nahi izanez gero, korrikalariek dutxatzeko aukera izango dute Danena elkartearen egoitzan.
Umeen lasterketa
Helduen lasterketa aurretik txikienek izango dute korri egiteko aukera. 2013. urtean edo ondoren jaiotakoek hartuko dute parte lasterketa honetan. Ibilbide laburra izango da, eta korrikalariek ez dute izena eman beharrik izango, hau da, irteera puntura agertzen diren haur guztiek hartuko dute parte umeen lasterketan.