Bihar abiatuko dira Zizurkilen Elbarrenako jaiak. Aurreko larunbatean, beroketa gisa, lehenengo ekitaldiak egin zituzten, eta gaur beste hitzordu garrantzitsu bat izango dute zizurkildarrek: Kros Mistoa; 18:45ean aterako dira haurrak eta 19:00etan helduak. Gaurko eguna borobiltzeko barrikotea egingo dute.
Ofizialki, ordea, bihartik igandera izango dira festak Zizurkilen. Bihar, 20:00etan, Plazida Otaño liburutegiari eskainiko diote txupinazoa. Festa batzordeak adierazi du plazaren bihotzean egonik, urte osoan taupaka egiten duela liburutegiak: «Gomendioen eske joan eta bertan tertulia luzatzen zaienei, jakin min aseezindunei, lehen ipuinak aita-amen altzoan ezagutu dituztenei, irakurle taldeetan hileroko zitara batzen diren zaleei... Plazidak guztioi dakarkigu eskura bila gabiltzan huraxe, eta guztiok ematen diogu hari ere bizirik egoteko behar duena».
Jaien barruan egun esanguratsuak izango dira bihartik aurrera: ostiralean egingo dute Gazte Eguna, larunbatean Kuadrillen Eguna eta igandean Jubilatuen Eguna.
Egitaraua
Irailak 5, larunbata
- 09:00-10:00. Kotxe eta moto klasikoei ongi etorria.
- 11:00. Ibilbidearen hasiera.
- 13:00. Sari banaketa.
- 14:00. Bazkaria.
- 17:00. Arima Soul taldearen kontzertua.
Irailak 8, asteartea
- 18:45. Haurren krosa.
- 19:00. Zizurkilgo XVII. Kross mistoa.
- Ondoren. Barrikotea.
Irailak 9, asteazkena
- 18:00. Herriko Bukalai dantza taldearen euskal dantza emanaldia.
- 20:00. Txupinazoa Plazida Otaño liburutegiari eskainia.
- Ondoren. Buruhandiak, JunDaJo txarangarekin.
- 21:30. Herri afaria, Trikitxotxen eskutik.
- Ondoren. JunDaJo txaranga.
- 02:00. Karaokea.
Irailak 10, osteguna
- 11:00. Puzgarriak.
- 17:00. Buruhandiak.
- 19:00. Bingo musikatua.
- 20:00. Bertso saioa elizan: Oihana Iguaran, Haizea Arana, Oihana Arana eta Miren Artetxe. Gai jartzailea: Igotz Alkorta.
Irailak 11, ostirala
Gazte Eguna
- 14:30. Gazte bazkaria.
- 17:00. Haurrentzako Aliritziren emanladia Aurrera plazan.
- Ondoren. Txokolatada Aurrera plazan.
- 17:30. Kitaldepare txaranga herrian zehar.
- 19:00. Buruhandiak Joxe Arregi plazan.
- 22:45. Suzko zezena.
- 23:00. Kontzertuak: Herenegun eta Hazas.
Irailak 12, larunbata
Kuadrillen Eguna
- 11:00. Haurrentzako jolasak.
- 12:00. Buruhandiak.
- 14:00. Bernardaren herri bazkaria.
- 16:00. Kuadrilla arteko jolasa.
- 16:30. Kantaldia Bikaren eskutik.
- 20:00. Haurren mozorro lehiaketa eta sari banaketa.
- 20:00. Gabezin erromeria.
- 22:00-00:00. Photocalla. Mozorro lehiaketan parte hartzeko argazkia atera beharko da bertan. #Meloluzko
- 23:00. Gabezin erromeria.
- 00:15. Mozorro lehiaketako sari banaketa.
- Ondoren. DZ.
Irailak 13, igandea
Jubilatuen Eguna
- 10:00. Diana.
- 11:00. Sardina eta sagardo dastaketa Urkamendi elkartearen eskutik Aurrera plazan.
- 12:00. 2025ean jaiotako haurrei ongi etorria.
- 12:30. Apar festa.
- 13:00. Jubilatuen jolasak Elizpe jubilatu elkartearen eskutik.
- 14:30. Jubilatuen bazkaria.
- Ondoren. Jubilatuen dantzaldia.
- 16:00. V. Xake eta XVI. Joxe Arregi mus txapelketak.
- 16:30. Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien taldea eta lagunak.
- 18:00. X. Patata tortilla lehiaketa.
- 19:45. Patata tortilla lehiaketako sari banaketa. Lehiaketan egindako tortillak jateko mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan.