Jokoan da Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan izen bera daraman lau eta erdiko txapelketaren seigarren edizioa. Joan den asteburuan hasi zen, eta honako hauek izan ziren final-laurdenetako lehen partiden emaitzak:
- Promesak
- Julen Armaolea (Lapke) 22-10 Unax Madina (Intxurre)
- Igor Nazabal (Larraun) 22-15 Aimar Egiguren (Lapke)
- Elite
- Ander Etxaniz (Olalde) 22-18 Kepa Albizu (Lea Ibarra)
- Ekhi Irribarria (Tolosa) 22-14 Aitor Altuna (Tolosa)
Asteburu honetan final-laurdenetako beste partidak jokatuko dituzte. Hala ere, bi aldaketa egin dituzte igandeko partidetarako. Beitiaren ordez Iraetak jokatuko du; Hormaetxeren ordez, berriz, Karregalek. Hauek izango dira asteburuko jardunaldiak:
- Uztailak 24, ostirala. 18:30.
- Promesak: Sarasibar vs. Ramirez.
- Elite: Olaizola vs. J. Alberdi.
- Uztailak 26, igandea. 12:00.
- Promesak: Iraeta vs. Olasagasti.
- Elite: Cestau vs. Karregal.