San Bittor eta Santa Vitoria audiogidak herritarren eskura

Hodei Arrastoak sortutako bi audiogidek Herriguneko eta Elbarrenako kaleak ikuspegi artistiko batetik ezagutzeko aukera ematen dute.

Hodei Arrastoa antzerkilari zizurkildarrak sortutako San Bittor eta Santa Vitoria audiogidak eskuragarri daude Zizurkilgo Udalaren webgunean.

Francesc Cuellar aktore eta sortzailearen ideia abiapuntu hartuta, audiogidek Herriguneko eta Elbarrenako kaleetan barrena esperientzia «bakar eta berezia» bizitzeko aukera ematen dute. Ibilbidean zehar, herriko kaleak eta eraikinak ikuspegi artistiko eta berezi batetik ezagutzeko aukera izango dute erabiltzaileek.

Bi audiogidetan Arrastoaren ahotsak egingo du gidari lana, eta harekin batera, Iraitz Lizarragaren, Kepa Errastiren eta beste hainbaten ahotsek lagunduko dute esperientzia.

San Bittor eta Santa Vitoria audiogidak jarraitzeko, mugikorra eta entzungailuak baino ez dira behar, herriko kaleetan barrena ibilbidea egiten den bitartean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!