Herriguneko Hernandorena kalean txukuntze lanak egin dituzte. Kalea asfaltatu ondoren, beharrezko markak eta seinaleak pintatu dituzte.
Honako gune hauek bereizten dira Hernandorena kalean orain: oinezkoen pasabidea; desgaitasuna duten pertsonentzako aparkalekua; aparkalekuak; 15 minutuko geldialdiak egiteko gunea; eta zamalanetarako gunea.
Zizurkilgo Udalak herritarrei gune guztiak behar bezala erabiltzeko eskatu die, kalearen segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko.

