Loatzo musika eskolak panderoak egiten ikasteko tailerra antolatu du maiatzaren 9rako. Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean emango dute, 10:00etatik 14:00etara. Norberak bere panderoa egiteko aukera izango du bertan.
Tailerrean parte hartu nahi dutenek apirilaren 30a baino lehen eman beharko dute izena loatzo@loatzo.eus helbidean. Plaza mugatuak izango direla jakinarazi du eskualdeko musika eskolak.