Kultura eta euskara mahaian bigarren bilera egingo dute

Ataria 2026ko martxoaren 19a

Martxoaren 26an, 17:30ean egingo dute bilera, Atxulondo kultur etxean.

Zizurkilgo Kultura-Euskara mahaiak bilera egingo du martxoaren 26an, osteguna, Atxulondo kultur etxean. Aurretik, otsailean egin zuten bileraren jarraipena izango da eta gai ordenan puntu nagusia Maiatza Saltsan ekimena izango da. Hilabete kulturala antolatzen jarraitzeko balioko du bilerak.

Atxulondo kultur etxean izango da hitzordua 17:30ean hasita. Kulturan  interesa duten herritar guztiak daude gonbidatuta hitzordura.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!