Zizurkilgo jaiak 2025

Oilaskoak biltzen hasi dituzte festak

Ataria 2025eko abuztuaren 13a

Goizean goiz abiatu dira zizurkildarrak oilasko biltzera; eguerdian dantzaldia egin dute plazan eta eraso sexisten aurkako argazkia ere atera dute.

Abiatu dituzte Andra Mari jaiak Zizurkilgo herrigunean: gaur hasi eta larunbatera bitarte ospatuko dituzte herriko festak. Herriko gazteak —baserritarrez jantzita— 06:30ean abiatu dira baserriz baserri oilaskoak biltzera, eta plazan bildu dira eguerdian dantzaldia egiteko.

Segidan-segidan, eraso sexisten aurkako argazkia ere atera dute gazteek zein herritarrek plazan bertan. Arratsaldean jarraituko du jai giroak: pasaka modalitateko pilota partidak jokatuko dituzte zimiterioan, eta 18:30ean hasiko da Elektrotxufla elektrotxaranga.

Festen hasierako suziria, berriz, 20:00etan piztuko du aurtengo Txapel Eguneko txapeldunak, hain zuzen, Luix Urkolak .

Erlazionatuak

Astindu dituzte oinak

Ataria 2025 abu 13 Zizurkil

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!