Eki Lizasok lortu du markarik onena Euskadiko Txapelketan

Ataria 2025eko maiatzaren 14a

Jon Kepa Kortajarena eta Ekaitz Kortajarena, podiumean, ezkerrean eta erdian.

Denok Danenak emaitza bikainak lortu ditu Euskadiko Txapelketan. Kristian Labakak bigarren marka onena lortu du, eta Susana Davilak hirugarren onena.

Halterofiliako Euskadiko Txapelketa jokatu zen larunbatean, Zizurkilen, kategoria absolutuan. Denok Danenako Eki Lizaso pultsulariak lortu zuen markarik onena gizonezkoetan, eta bigarrena taldeko Kristian Labaka izan zen. Emakumezkoetan, taldeko Susana Davilak hirugarren marka onena lortu zuen. Selekzioei dagokionez, Gipuzkoa izan zen gizonezkoetan garaile, Bizkaia bigarren eta Araba hirugarren. Emakumezkoetan Bizkaia izan zen garailea, Gipuzkoa bigarren eta Araba hirugarren.

Denok Danenako pultsulariek emaitza oso onak lortu zituzten. Gizonezkoetan, 65 kiloko kategorian, lehen eta bigarren izan ziren Ekaitz eta Jon Kepa Kortajarena.  71 kilokoan, lehen hiru postuetan sailkatu ziren Kristian Labaka, Igor Sasian eta Stalin Cueva. 79 kilokoan, Pablo Ucerok lehen postua lortu zuen. 98 kilokoan, Eki Lizaso izan zen garailea, eta 110 kilokoan, Ion Ander Iriarte.

Emakumezkoetan, 53 kilokoan, Andrea Suarez hirugarren izan zen; 63 kilokoan, Susana Davila irabazle eta Lorena Wepsiec bosgarren; 77 kiloko mailan, Amaia Mediero bigarren izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!