Ataria TB

Luix Urkolari jantzi diote txapela

Ataria 2025eko martxoaren 17a

Zizurkilgo festa batzordeak 30. Txapela eguna ospatu du asteburuan. Aurten, herriko langile izandako Luix Urkola omendu dute eta hari jantzi diote txapela iazko txapeldunek, Herribizigune kooperatibako kideek. Iriarten egindako afariaren ostean, Amaia Agirrek eta Unai Mendizabalek bertsoak eskaini zizkioten Urkolari.

Luix Urkola Luixito da aurtengo txapelduna Zizurkilen. Txapela egunean jaso du festa batzordearen aitortza eta herriko jaien hasieran, abuztuan, Iriarteko balkoitik txupinazoa botatzeko ohorea izango du brigadako langile izandakoak. 

Zizurkilgo Udalak ere esker ona adierazi dio Urkolari eta oroigarri bat eman zion larunbatean. Maite Amenabar alkateak, gainera, esker hitzak izan zituen beretzat.

Afalostean jantzi zioten txapela Herribiziguneko elkartekoek Urkolari –iazko txapeldunak izan ziren– eta afalostean Amaia Agirre eta Unai Mendizabal bertsolariek saioa eskaini zuten. 

Irudiak: Zizurkilgo Herri Bulla festa batzordea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!