Paco Etxeberriak hitzaldia emango du ostiralean Zizurkilen

Ataria 2025eko martxoaren 13a

Zizurkilgo Herri Memoria taldeak antolatutako ekitaldiei amaiera emateko, Iriarte kultur etxean hitz egingo du auzi medikuak, ostiralean, 19:00etatik aurrera.

Herri Memoria taldeak, «memoria osoa aldarrikatzeko», ekitaldiak antolatu ditu otsaila eta martxoan zehar Zizurkilen. Egitarauaren barruan azkeneko hitzordua izango dute ostiralean, martxoaren 14an, Iriarte kultur etxean. Paco Etxeberria auzi medikua ariko da bertan 19:00etatik aurrera.

Euskal Herrian inoiz egin den torturaren inguruko ikerketa zabalena gidatu du Etxeberriak eta gerra zikineko hainbat kasu argitzen ere parte hartu du. Bere esperientziatik hitz egingo du ostiraleko hitzaldian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!