Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024

Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa

Ataria 2024ko azaroaren 25a

Alaia Martin eta Unai Mendizabal, atzo. Iturria: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea

Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta bertan ariko da Oihana Iguaran.

Zarauzko Aritzbatalde Udal Kiroldegi bete batean jokatu zen atzo, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. 1.400 bertsozale bildu ziren, sarrera guztiak saldu zirelarik. Sei bertsolari aritu ziren kantuan, tartean Zizurkilgo Unai Mendizabal Jauregi. Lan puntuagarriak amaituta, Alaia Martin Etxebestek bildu zituen puntu gehien, 544,5, eta zuzenean sailkatu zen finalera. Zizurkildarrak laugarren egin zuen 504,5 puntu eskuratuta. Horrela geratu zen sailkapena:

  • Alaia Martin Etxebeste, 544, 5.
  • Eneritz Artetxe Eizagirre, 519,5.
  • Aner Peritz Manterola Euzkitze, 512.
  • Unai Mendizabal Jauregi, 504,5.
  • Amaia Iturriotz Etxaniz, 493,5.
  • Eneko Araiztegi Agirre, 462.

Hurrengo saioa datorren igandean, abenduaren 1ean, jokatuko da, Arrasaten. Saioa bukatzearekin bat, finalean abestuko duten zortzi bertsolarien zerrenda osatu ahal izango da. Arrasaterako sarrerak, betiko moduan, Bertsosarrerak.eus atarian daude, eta aurretik bukatzen ez badira, Uarkape pilotalekuko txarteldegian, egunean bertan.

Erlazionatuak

Aurpegi berriak

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Zeberio 2024 aza 25 Asteasu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!