Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024

Aurpegi berriak

Erabiltzailearen aurpegia BeƱat Zeberio 2024ko aza. 25a, 15:58

Iturria: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea

Alaia Martinek bere faborito paperari eutsi zion eta nagusitu egin zen atzo, Zarautzen jokatu zen bigarren finalaurrekoan, zuzenean finalera sailkatuz.

Eneritz Artetxe, Aner Peritz Euzkitze, Unai Mendizabal, Amaia Iturriotz eta Eneko Araiztegi Korta izan ziren bere  oholtzakideak. Saiora bidean, Finalerako langaren proiekzioa: 502,5 zioen post bat irakurri nuen, eta nik uste horrek argi adierazten duela saio honetan izan genuen maila altua, sei bertsolaritik lauk lortu baitzuten langa hori gainditzea.

Lehen ofiziotik bertsolari bakoitza bere estiloari jarraiki jardun zen. 8ko handian zein 8ko txikian bikain aritu ziren guztiak. Ondoren, ganbarako ariketa gisa ofizioan aritu ziren 6ko motzean eta, bitxiki, 3 bikoteek gaia abiapuntu berdinetik hartu zuten. Hala ere, bikote bakoitzak asmatu zuen ñabardura bereziren bat gehitzen ariketan eta hori ikuslearen partetik eskertzekoa izan zen. Gero, puntutan jardun ziren bertsolariak eta bakarkakoarekin amaitu
zuten.

Aurreko finalaurrekoan bezain puntuazio altuak egon ez ziren arren, saio honetako maila orokorra altuagoa izan zen. Gainera, puntuazio horiei saio honetan azken edizioko finalista bakarra zegoela gehituz, emaitza finalerako aurpegi berriak dira. Izan ere, Eneritzek bere burua todoterreno bezala deskribatu zuen ofizio batean eta hala frogatu zuen saio osoan zehar bere bigarren postuarekin oin  eta erdi finalean sartuz. Txapelketa osoan zehar gertatu den bezala, belaunaldi berria ez zen atzean gelditu eta kasu honetan Aner izan zen bere estilo moderno eta aldarrikatzaileaz hirugarren postua
eskuratuz, puntuazio txukun batekin finalari begira. Amaia eta Eneko finaletik erori ziren arren, zutik erori ziren. Lehena ofizioetan asko nabarmendu zen hala deitzen da, baina ez da euskal telebista bezalako kritika zorrotzekin.

Bigarrenak, ordea, umorea hartu zuen bere indargunetzat, bere bakarkako satirikoan argi utzi zuena. Gure eskualdea ere ez zen atzean geratu. Unai bikain jardun zen, umoretik gehienbat, eta bere saioa bakarkako bikain batekin amaitu zuen. Bertan, inauterietan Xuharri gertatutakoari erreferentzia egiteaz gain, nik daukat begi bat gutxiago ta haiek ezin ikusia bezalako esaldi bikainak utzi zizkigun. Zoritxarrez, puntuazio ona lortu arren, puntuazioz (irabazleak kontatu gabe) bosgarren dago zizurkildarra, hau da, finalera sartzeko azken postuan. Beraz, gure eskualdearen presentzia finalean hurrengo asteko saioan Oihana Iguaran eta beste 5 bertsolarien puntuazioen mende egongo da.

Baina hori hurrengo astean kontatuko dizuegu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!