Zizurkilgo Elbarrena auzoko festetako txupinazoa asteazkenean botako badute ere, aurretik hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera dute herritarrek. Gaurkoan, esaterako, moto eta kotxe klasikoen lehiaketa egin dute.
Jende asko gerturatu da garai bateko ibilgailuen xarmak erakarrita, eta sariak banatu dituzte, lau kategoriatan. Kotxe zaharrena eta politena eta moto zaharrena eta politena. Festak Loak taldearen kontzertuarekin jarraitu du. Elbarrenako jaiak irailaren 9ra arte luzatuko dira, askotariko ekitaldiekin.
Moto eta kotxe klasikoen lehiaketa
- Kotxe zaharrena: Migel Arrospide 1913ko Overland
- Kotxe politena: Joseba Mendizabal 1958ko Volkswagen T1
- Moto zaharrena: Manuel Aierza 1941eko Moto Guzzi 500
- Moto politena: Andoni Ibarzabal 1990eko Kawasaki ZXR 750 H2