Zizurkil Elbarrenako jaiak 2024

Sei eguneko jai egitaraua prestatu dute Elbarrenan

Ataria 2024ko abuztuaren 30a

Irailaren 4tik 9ra egingo dituzte Zizurkilgo Elbarrena auzoko festak. Aurretik, larunbatean bertso afaria, igandean moto eta kotxe klasikoen erakusketa, eta asteartean kros mistoa izango dira.

Egitaraua

  • Abuztuak 31, larunbata
    • 21:00. Bertso afaria Urkamendi elkartean: Sustrai Colina eta Oihana Iguaran. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.
  • Irailak 1, igandea
    • 09:00 - 10:00. Moto eta kotxe klasikoen iritsiera.
    • 11:00. Ibilaldia Aiztondon barrena.
    • 12:45. Moto eta kotxe politenari eta zaharrenari saria.
    • 13:00. Loak taldearen kontzertua.
  • Irailak 3, asteartea
    • 18:00. Marrazki lehiaketarako paperen banaketa.
    • 18:45. Haurren krosa.
    • 19:00. Zizurkilgo XV. Kros Mistoa.
    • Ondoren. Barrikotea.
  • Irailak 4, asteazkena
    • 18:00. Marrazki lehiaketako paperen banaketa.
    • 20:00. Txupinazoa Aiztondo Neskide kirol taldeari eskainia.
    • Ondoren. Buruhandiak, JunDaJo txarangarekin.
    • 21:30. Herri afaria Atxulondo jatetxearen eskutik.
    • Ondoren. JunDaJo txaranga.
    • 02:00. Karaokea.
  • Irailak 5, osteguna
    • 17:30. Buruhandiak Joxe Arregi plazan.
    • 17:30. Marrazki lehiaketako erakusketa.
    • 18:00. Marrazki lehiaketako sari banaketa.
    • Ondoren. Bingo musikatua.
    • 19:30. VIII. Patata tortilla lehiaketa.
    • 20:45. Patata tortilla lehiaketako sari banaketa. Lehiaketan egindako tortillak jateko mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan.
    • 22:30. Bertso saioa elizan: Miren Artetxe, Joanes Illarregi, Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.
  • Irailak 6, ostirala
    • 10:30. Haurrentzako jolasak: mitologia.
    • 14:30. Gazte bazkaria.
    • 17:00. Haurrentzako Iñaki Carretero ipuin kontalaria Aurrera plazan.
    • Ondoren. Txokolatada Aurrera plazan.
    • 17:30. Musika ibiltaria herrian zehar.
    • 19:00. Buruhandiak Joxe Arregi plazan.
    • 22:45. Suzko zezena.
    • 23:00. Kontzertuak: Nikotina eta Esne Beltza.
    • Ondoren. DJ Gometxa.
  • Irailak 7, larunbata
    • 11:00. Umeen jolasak.
    • 12:00. Buruhandiak.
    • 12:30. Apar festa.
    • 14:00. Bernardaren herri bazkaria.
    • 16:00. Postre lehiaketa.
    • 16:30. Kantaldia Irati Odriozola, Ane Badiola eta Joxeleon Amigorenarekin.
    • 20:00. Kontzertua Arrixku taldearen eskutik.
    • 22:00 - 00:00. Photocall-a. Mozorro lehiaketan parte hartzeko argazkia atera beharko da bertan #meloluzko
    • 23:30. Malkogarriyak erromeria.
    • 00:15. Mozorro lehiaketako sari banaketa.
    • Ondoren. DZ eta Gatxet.
  • Irailak 8, igandea
    • 07:30. Diana.
    • 11:00. Sardina eta sagardo dastaketa Urkamendi elkartearen eskutik.
    • 12:45. Herriko Bukalai dantza taldearen euskal dantza emanaldia.
    • 16:00. III. Xake eta XIV. Joxe Arregi mus txapelketak.
    • 16:30. Erraldoi eta buruhandien konpartsa Zizurkilgo erraldoi eta buruhandien taldearen eskutik.
    • 21:00. Tenpora taldearen kontzertu akustikoa.
  • Irailak 9, astelehena
    • 11:00. Puzgarriak.
    • 13:00. Jubilatuen jolasak Elizpe jubilatu elkartearen eskutik.
    • 14:00. Jubilatu bazkaria.
    • Ondoren. Jubilatuen dantzaldia.
    • 19:00. Antzerkia Hirurak telefonoari begira eta Famiglia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!