Lau eta erdiko IV. Intxaur txapelketako finalak erabakita

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 12a

Astiz eta Fernandez finalerdia jokatu aurretik. PILOTARENTXOKOA

Abuztuaren 16an izango dira partidak, 22:00etatik aurrera; alebin eta infantil mailako neskak binaka, gizonezko promesetan eta elite mailan jokatuko dira finalak.

Joan den larunbatean jokatu zituzten Zizurkilgo IV. Lau eta erdiko Intxaur Txapelketako bigarren finalerdiak, eta honenbestez, finkatuta geratu da finalean arituko diren pilotarien zerrenda.

Bigarren finalerdiko emaitzak hauek izan ziren: alebin eta infantil mailako nesketan Arruti-Landa 18-13 Del Rey-Aizpurua; gizonezko promesetan, Rekalde (Txumuluxueta) 22-10 Altuna (Tolosa); eta elite mailan, Asitiz (Larraun) 22-14 Fernandez (San Cosme).

Finalean arituko diren pilotarien zerrenda

Alebin eta infantil mailako neskak: Ordiozola-Iparragirre VS. Arruti-Landa

Gizonezko promesak: Apaolaza (Hernani) VS. Rekalde (Txumuluxueta)

Gizonezko eliteak: Arribillaga (Lagunak Barañain) VS. Astiz (Larraun)

Finalerako sarrerak, 2 eurotara egongo dira eskuragarri aurrez udal bulegoetan eta egunean bertan Intxaur pilotalekuan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!