Promesa mailan, bi pilotariek ikuskizun handiko partida jokatu ostean, Xabi Apaolaza hernaniarrak 22-17 irabazi zion Mikel Aranbarri azkoitiarrari. Elite mailan, Fermin Arribillaga zizurtarrak, 22-16 menderatu zuen egungo txapelduna den Enaitz Anso. Zugarraldeko pilotaria saiatu bazen ere, ez zuen Arribillagari min egiterik lortu eta ezin izango du pasaden urteko txapela defendatu.
Alebin eta infantil mailako nesken finalerdia
Lau eta erdiko partidak jokatu aurretik, nesken alebin eta infantil mailako finalerdia ere jokatu zen larunbatean. Odriozola-Iparragirre bikoak 18-10 hartu zituzten mendean Ibarbia-Sorondo bikotea.