Martxan jarri da Zizurkilgo IV. Intxaur Pilota Txapelketa

Ataria 2024ko uztailaren 25a

Julen Alberdi eta Julen Aizpuru, IV. Intxaur Pilota Txapelketan. PILOTAREN TXOKOA

Lau eta erdiko IV. Intxaur Pilota Txapelketa abiatu da, eta dagoeneko gizonezkoen bi mailetako final-laurdenetako fasearen bi jardunaldi jokatu dira.

Promesa mailan, Altunak 22-17 irabazi zion Perurenari, eta Apaolazak 22-12 Egigureni. Elite mailan, Ansok 22-17 irabazi zion Etxanizi, eta Aizpuruk 22-15 Alberdiri. Irabazleak, beraz, finalerdietan izango dira.

Asteburu honetan final-laurdenetako beste lau partida jokatuko dira, bi jardunalditan banatuta. Ostiralean, hilak 26, 19:00etan hasiko da jaialdia, eta promesa mailan Ibarluzea eta Rekalde ariko dira lehian, eta elite mailan Hormaetxe eta Fernandez. Larunbatean, hilak 27, 19:00etan, promesetan O. Etxeberria eta Aranbarri ariko dira elkarren aurka, eta elite mailan Astiz eta Barbajero.

Emakumezkoen txapelketa ere izango da jokoan, baina horiek zuzenean finalerdietan hasiko dira lehian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!