Mendigain izena aukeratu dute eskolarako

Ataria 2024ko ekainaren 3a

Parte hartu duten 105 herritarren %72k izen aldaketaren alde egin du. 99 herritarrek eman dute botoa aukeran zeuden bost izenen artean hautatzeko.

Zizurkilgo Herriguneko herri eskolak, orain arte San Millan zenak, Mendigain izena eramango du. Azkeneko hilabeteetan izena aldatzeko prozesua eraman dute aurrera eskola komunitatean eta aurreko ostegunean eman zuten azkeneko pausoa. Aukeran zeuden bost izenen artean bozkatu ahal izan zuten herritarrek.

99 herritarrek eman dute izen baten edo bestearen aldeko botoa eta %45ek Mendigain izenaren alde egin du. Segidan sailkatu dira ondorengo izenak: Txepetxa %21arekin; Inurri %19arekin; Epergain %11arekin; eta Ezkeltzu %3arekin.

Izen baten edo bestearen alde bozkatu aurretik, herritarrek izen aldaketaren alde edo kontra bozkatzeko aukera izan dute. 105 boto emaile egon dira eta %72k izen berri baten alde egin du, %18k gaur egungoa mantentzearen alde; eta %10ak zurian bozkatu du. Zurian edo izen aldaketaren kontra bozkatutako herritar batzuk, ondoren, izen aukeraketan parte hartu du.

Prozesua gidatu duen batzordeak eskerrak eman dizkie eskolako ekimenetan, aurkezpenean, proposamenak egiten edota botoa ematen parte hartu duten guztiei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!